2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Artariaingo 3. exekuzio-unitateko hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena
Leozko Udalak, Alkatetzaren otsailaren 5eko 2024-0016 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Artariain herriko 3. exekuzio-unitateko hirigintza-hitzarmena, Ceferino García Gómezek eta Ana Isabel García Sánchezek sustatuta. Haren helburua da Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua ordeztea nahitaez laga beharreko %10a dirutan ematearekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25., 26. eta 96,3. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Iratxetan (Leotz), 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2402084