39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

GNL birgasifikatzeko instalazio satelitearen proiektua Lekunberriko industrialdean. Jendaurrean jartzea eta erabaki-prozesuan parte hartzea

Aditzera ematen da epea irekitzen dela kontsulta publikorako eta erabaki-prozesuan parte hartzeko, hamabost egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bizilagunek nahiz interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, zeinaren bidez neurriak onetsi baitziren istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko, substantzia arriskutsuak tarteko diren kasuetarako.

Proiektua kontsultagai dago Lekunberriko Udalaren egoitza elektronikoan: https://lekunberri.egoitzaelektronikoa.eus/info.0.

Lekunberrin, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2402334