39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko otsailaren 5eko 19/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da aldaketa bat egitea Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatirako (15.10 eremu homogeneoa) xehetasun-azterketan, Logisti K Gestión de Negocios SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2402066