39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Errorea zuzentzea hiri-antolamenduko plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelazioan. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 1ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea errore bat zuzentzea Burlatako udalaren hiri-antolamenduko plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelazio proiektuan, zehazki, lurzatiaren deskribapenean.

Espedientea jendaurrean jarriko da Hirigintza Departamentuan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunez, azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak egin daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua betetzeko.

Burlatan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2402089