39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, kultura, kirol eta gazteentzako dirulaguntzen 2024ko deialdiarena

DDBN (identifikazioa): 743387.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/743387).

Deialdi honen xedea da ezartzea zer baldintzatan emanen dituen dirulaguntzak Berriobeitiko Udalak 2024. urtean kultura, kirol eta gazteentzako jarduerak egiteko. Honako hauek eskatzen ahalko dituzte dirulaguntzak: a) Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea udalerrian dutenak. b) Pertsona fisikoak, talde edo elkarte baten ordezkari partikular gisa berariazko ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, eta helbidea udalerrian dutenak.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren eta kontzejuen iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.

Eskaerarako eta justifikaziorako agiri guztiak aurkeztu beharko dira Berriobeitiko Udalaren erregistroan (Udaletxe plaza 1, 31195 Berriobeiti), astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:00etara. Agiriok egoitza elektronikoaren bidez ere aurkezten ahalko dira (www.berrioplano.es).

Berriobeitin, 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2402469