39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Dirulaguntzen deialdia, ikastetxeetan 2023/2024 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko. Laburpena

DDBN (Identif.): 743139.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/743139).

Deialdiaren xedea: Barañaingo Udalak honako dirulaguntzen deialdi hau ezarri du eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Heziketa Berezia eta Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzako ikastexeetan, baita euskaltegietan ere, 2023/2024 ikasturtean.

Barañainen, 2024ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2402328