39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko deskontu-bonuen dirulaguntzen deialdia. Laburpena

DDBN (Identif.): 742860.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean kontsulta daiteke. (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index/742860).

Otsailaren 6ko 99/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Barañaingo dendetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko deskontu-bonuen banakako ebaluazio-erregimeneko dirulaguntzen deialdia.

Barañainen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2402151