39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Atezko Udalak, 2022ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Atezko udal-mugarteko balorazio txostena.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: http://www.atez.es/es/noticias/exposicion-publica-del-proyecto-de-la-ponencia-de-valoracion/, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Eritze Atetzen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2402466