39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

23-02392 gora jotzeko errekurtsoa, Beuntzako 12. poligonoko 126. eta 56. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenaren aurka

Constantino Yaben Mariñelarenak eta Santiago Yaben Sarasibarrek 23-02392 gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Atezko Udalak 2023ko urriaren 20ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Haren bidez, behin betiko onetsi zen Beuntzako 12. poligonoko 126. eta 56. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezia.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean.

Eritze Atetzen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2402094