39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1031. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 6ko 5/24 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Alloko 1. poligonoko 1031. lurzatirako.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan alegaziorik jartzen ez bada, erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Allon, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2402093