2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Birpartzelazio proiektua, Arbeitzako US-3 unitatean. Hasierako onespena
Alkatetzak 2024ko otsailaren 8an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen birpartzelazio proiektu bat Arbeitzako US-3 exekuzio-unitatean, Mikel Oroquieta Landak sustatua, unitatearen birpartzelazioa gauzatzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Amillaon, 2024ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2402452