39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SESMA

Deialdia, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko. Oinarrien aldaketa

Sesmako Udaleko lehen alkateordeak, 2023ko azaroaren 23an emandako 394. Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zuen izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Sesmako Udalean sortzen diren beharrei erantzun beharrez. Orobat, deialdia arautuko duten oinarriak onetsi zituen, eta jarraian ematen dira argitara.

Sesmako Udaleko lehen alkateordeak 2024ko otsailaren 8an 2024-0026 Ebazpena eman zuen, CEMINek (Desgaitasuna duten pertsonen erakunde ordezkarien Nafarroako batzordea) aurkezturiko idazki batean oinarrituz, zeinean eskatzen baitzen terminologia aldatzeko legeari jarraikiz; hala bada, ebazpen horren bidez aldatu egin dira 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an, argitaratu ziren oinarrietako batzuk.

Sesman, 2024ko otsailaren 9an.–Lehen alkateordea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

ALDATUTAKO OINARRIAK

3.5 oinarria. Desgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eska ditzakete, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Orobat, aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

4. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, onartu eginen dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik (2024ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 8koa) aldaketa hau argitaratu bitartean aurkezten diren parte hartzeko eskabideak.

8.4 oinarria. Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, gidabaimena edo pasaportea ekarri beharko dute aldean. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Desgaitasuna duten izangaiek, beren eskabidean egokitzapena eskatu badute, desgaitasunaren ziurtagiria eraman beharko dute egokitzapen hori egin behar den ariketara, eskaera hori gauzatzeko.

Epaimahaiak zuzenduko du ariketa; hartara, anonimotasun sistema bat ezarriko da ariketak zuzentzeko. Baztertu eginen dira, bada, oharren edo markaren bat edo bereizgarri edo seinaleren bat egiten dutenak, zuzentzean nor diren identifikatzeko moduan. Ariketa honen puntuazioak zehaztuko dira oposiziogileak nor diren jakin baino lehen. Horretarako, epaimahaiak behar diren neurriak hartuko ditu, ariketa zuzentzean oposiziogileen anonimotasuna bermatzeko.

I. ERANSKINA.–HAUTAPEN PROZESUAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEAREN EREDUA

IZEN-DEITURAK: ............................................................................................................................
NAN/IFZ: ........................... JAIOTEGUNA: ..................... JAIOTERRIA: .........................................;
PROBINTZIA: ............................................ NAZIONALITATEA: .......................................... GAUR EGUNGO HELBIDEA. KALEA: .................................................................................. ZK.: ...... SOLAIRUA: ..........
POSTA KODEA: ................... ETA HERRIA: ...................................................................................;
TEL. MUGIKORRA: ......................................... ETA FINKOA: .........................................; HELBIDE ELEKTRONIKOA: ...............................................................

AZALTZEN DUT:

–Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

–Ez dudala indarrean diren xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.

–Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

–Deialdia arautzen duten oinarriei men egiten diedala eta lotesletzat hartzen ditudala.

–Erantsi dudala NANaren kopia, bai eta deialdian eskatzen den titulazioarena ere.

–Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).

–Nire datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa jaso dudala, eta onartzen dudala tratamendu hori, indarreko xedapenetan adierazitako baldintza eta helburuekin.

–Aurkeztu dudala desgaitasuna dudala frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.

–Azterketa eskubide gisa, Udalaren Diruzaintzan 10,50 euro ordaindu izanaren frogagiria.

–Honako agiri hauek erantsi ditudala: merezimenduak eta horien frogagiriak (merezimendurik aurkezten bada baloratzeko).

1. ....................................................................................................................................................

2. ....................................................................................................................................................

3. ....................................................................................................................................................

4. ....................................................................................................................................................

ESKATZEN DUT: onartua izatea Sesmako Udalak eginiko deialdian, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko: Nafarroako Aldizkari Ofizialaren .......... zenbakian argitaratua, 2024ko ..............................................aren ........................(e)(a)n.

Sesman, 20.........(e)ko ...........................aren ............(e)(a)n.

(eguna eta sinadura)

SESMAKO (NAFARROA) UDALEKO ALKATEA.

Datuen babesa: bete beharrez 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak soilik erabiliko direla hautapen prozesuan Udalak dituen eskumenak erabiltzeko, eta batuko zaizkiela Udalaren edo entitatearen datu basea osatzen duten fitxategiei. Erabiltzen ahalko dituzu fitxategietan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak, Erregistro Orokorrera zuzendurik.

Iragarkiaren kodea: L2402465