39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, plaza huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez; hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–)

Alkate udalburuaren otsailaren 7ko 39/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen plaza hutsak betetzeko lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bete beharrez uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez neurri batzuk hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Alkatearen 2022ko maiatzaren 11ko 150/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 17koa) onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, ezartzen dituena enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi berezia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).

San Adriango Udalaren osoko bilkurak 2022ko azaroaren 9an hartutako erabaki baten bidez, toki-erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko), honako artikulu hauek izan ezik:

–4. artikuluko 5. apartatua.

–9.1 artikuluko b1) apartatua.

–9. artikuluko 5. apartatua.

Jarraikiz aipatutako legearen 10. artikuluko 1. apartatuari, enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartutako plazak eskainiko dira barne-mugikortasuneko prozedura batean, lekualdatze-lehiaketa bidez, eta hartan parte hartzen ahalko dute deialdiaren xedeko lanpostu berdin baterako izendatutako enplegatu finkoek.

Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen I. eranskineko lanpostu hutsak (Deialdiko ezaugarrien taula).

2. Onestea lekualdatze-lehiaketaren bidezko deialdi honen oinarriak eta I. eta II. eranskinak.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen web atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2024ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta aplikatzekoa den araudia.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea I. eranskinean (Deialdiko ezaugarrien taula) eskainitako eta zehaztutako plaza hutsak, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babespean egiten diren egonkortze prozesuen barnean (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

1.2. I. eranskinean (Deialdiko ezaugarri espezifikoen taula) zehazten dira plazen ezaugarri hauek: zenbakia, maila, lanpostua, titulazioa, destinoa, araubidea –funtzionarioena edo lan kontratudunena–, lanaldia –osoa edo partziala–, hizkuntza eskakizunak –euskara nahiz beste hizkuntza bat jakin beharra– eta bestelakoak.

1.3. Prozedurak homogeneizatzeko, lekualdatze lehiaketan zenbat lanpostu dagoen, beste hainbeste taula onesten dira I. eranskinean (Deialdiko ezaugarrien taula).

1.4. Lekualdatze lehiaketa honek jarraituko dio arau hauetan xedatutakoari:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, onetsi zena azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta mendeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurri batzuk hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Deialdiko plazak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdi honetan sartzen dira, hasiera batean, I. eranskineko (Deialdiko ezaugarrien taula) identifikatutako plaza hutsak, bai eta lehiaketan lanpostu berri bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere, betiere baldin badira deialdia egin duen toki-erakundearen plantilla organikokoak. Dena den, izangai batek lekualdatze lehiaketan beste plaza bat lortu ondoren uzten duen plaza hutsa ez da eskainiko baldin eta hura betetzea beharrezkoa ez bada, dela "iraungitzekoa" delako, dela titularrak edo beste inork betetzen ez zuelako.

2.2. Deialdia egin duen toki-erakundearen eta, hala behar denean, haren erakunde autonomoen lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

2.3. Halaber, aipatutako plazak deialditik kanpo utziko dira honako arrazoi hauek direla eta: birkokatze prozesuei atxikitzea; jarduneko zerbitzura itzultzen direnei edo burutza uzten duten langile finkoei adjudikatzea; edo ordenamenduan ezarritako beste edozein arrazoi tartean egotea.

2.4. Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan sartu zirenek, 2009ko urtarrilaren 1aren ondoren sartu ere, euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten plazetan, soilik parte hartzen ahal dute hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan plaza bat eskuratzeko.

3.–Betebeharrak.

3.1. Merezimendu lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdia egiten duen toki-erakundearen edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostu bererako izendatua izatea.

c) Baldin hala ezartzen badu I. eranskinak (Deialdiaren ezaugarrien taula), eta jarraikiz ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoari (Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko Legea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko betekizuna da epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Betekizun hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez; erregistro hori arautu zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez.

d) Baldin hala ezarrita badago I. eranskinean (Deialdiaren ezaugarrien taula), eskuratu nahi izanez gero euskara edo beste hizkuntza ofizial bat jakin beharra duen plaza bat, eduki beharko da lanpostuari ezarritako euskara maila edo beste hizkuntza ofizial baten maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari; zehazki, eduki beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

e) Halakorik bada, betetzea eskuratu nahi den plazarako ezarritako gainerako baldintzak (ezaugarrien taulan zehazten dira).

3.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta plazaren jabetza hartu arte.

3.3. Deialdia egiten duen toki-erakundearen eta haren erakunde autonomoen plantillako langileak, baldin plaza erreserbarik gabeko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzultzen ahalko dira lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz.

3.4. Jardunean ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak.

3.5. Deialdiko lanpostu bereko plaza huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa adjudikatzeko, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta eskabideak aurkeztea.

4.1.1. Deialdirako inskripzioak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, San Adriango Udalaren erregistro elektroniko orokorraren bidez. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eredu normalizatuaren bidez aurkeztu beharko dute eskabidea nahitaez (II. eranskina).

4.1.2. Deialdiko 3.1.c) apartatuko baldintza frogatzeko, izena emateko unean erantsiko da, telematikoki, behar den ziurtagiria.

4.1.3. Euskara maila edo beste hizkuntza baten maila frogatzeko, halakorik behar denean, egoki den titulu ofiziala aurkeztu beharko da, parte hartzeko eskabidearekin batera.

4.1.4. Nahitaezkoa den beste edozein baldintza frogatzeko, izena emateko unean erantsi beharko da zuzenbidearen arabera baliozkoa den edozein frogabide.

4.1.5. Lehiakideek ez dituzte aurkeztu beharko deialdia egiten duen toki-erakundeak aitortutako zerbitzuei lotutako merezimenduak, hots, administrazio publikoetan egindako zerbitzuei lotutakoak: horiek zuzenean erantsiko dira izangai bakoitzaren espedientera, eta epaimahaiaren esku utziko dira, balora ditzan.

4.1.6. Deialdia egiten duen toki-erakundeak ez dizkie interesdunei eskatuko interesdunak aurretik emandako datuak nahiz agiriak. Hala bada, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen aipatutako agiriak.

4.2. Aurkezteko epea.

Eskabidea aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

5.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web fitxan, ohartaraziz izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela hurrengo 3 egun naturaleko epean, telematikoki, eta, behar izanez gero, akatsak zuzendu.

5.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio egintza bat emanen du, deklaratzeko lehiaketa hutsik gelditu dela. Administrazio egintza hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia izendatuko da deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta izendatu beharko da horien ordezkoen kopuru bera. Izendapen hori argitaratuko da toki-erakundearen atarian, deialdiaren web fitxan. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non.

6.2. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahalko dira lehiaketen kalifikazio-epaimahaiak.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

6.4. Kide anitzeko organo horren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

6.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.7. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea eta jardutea.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu.

7.2. Baloratzeko merezimendu bakarra izanen dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu bat emanen da urteko, kontuan hartuta deialdia egin duen toki-erakundeak eta, behar denean, haren erakunde autonomoek aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean. Hala, benetan emandako zerbitzutzat hartzen dira administrazio publikoen arloan emandakoak, nahiz administrazio-kontratuaren araubidean, nahiz lan-araubidean (aldi baterakoa zein finkoa), nahiz funtzionario gisa.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

7.3. Langile publikoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

7.4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

7.5. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, berdinketa ebatziko da deialdia egin duen toki-erakundean –eta, kasua bada, haren erakunde autonomoetan– zerbitzu egiten denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak segitzen badu, ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.1. Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu, eta argitaratuko ditu toki-erakundearen deialdiaren web-orrian.

8.2. Izangaiek 5 egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazioak telematikoki eginen dira, San Adriango Udalaren erregistro elektroniko orokorraren bidez.

8.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa jarriko du jendaurrean, deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

9.–Plaza hutsak hautatzea.

9.1. Honela hautatuko dira plaza hutsak:

a) Plazak aukeratu aurretik, parte-hartzaileen eskura jarriko da aukeran dauden plazen zerrenda, bai hasieran iragarritakoak, bai lekualdatzearen ondoriozkoak. Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian emanen da informazio hori.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dute lanpostuen hautaketa, 5 egun naturaleko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer plaza eta/edo lantoki nahi duten, hasieran deitutakoak izan nahiz lekualdatzearen ondoriozkoak izan.

c) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta adjudikatzeko egintza.

d) Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian argitaratuko da hautaketaren emaitzaren informazioa.

9.2. Plaza huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

9.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duenak galdu eginen ditu lehiaketaren xede diren plazetan aritzeko eskubide guztiak.

10.–Lanpostuak adjudikatzea eta betetzea.

10.1. Lehiakideei ebazpen bidez adjudikatuko zaizkie plazak, haien hautaketen eta prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Ebazpen horretan zehaztuko da noiz laneratuko diren, egun bera ezarrita guztientzat. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Egonkortze prozeduretan plazak adjudikatu aurretik formalizatuko da plazak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

11.–Datuen babesa.

11.1. Ezaugarrien taulan zehazten da nor den datuen tratamenduaren arduraduna.

11.2. Ezaugarrien taulan zehazten da nor den datuak babesteko ordezkaria.

11.3. Helburua: lekualdatze lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

11.4. Oinarri juridikoak: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurri batzuk hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko.

11.5. Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatutako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira harik eta toki-erakundeak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izateari utzi arte. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

11.6. Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

11.7. Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta haiek ezerezteko ere; horretarako, joko dute deialdiaren ezaugarrien taulan adierazitako helbidera.

11.8. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

12.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki-erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–EZAUGARRIEN TAULA

Lanpostuen izena.

–Administrari-ofiziala.

–Puerikulturako laguntzailea (hezitzailea).

–Peoi espezialista bat.

1. Plazaren identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

DEIALDIAREN XEDE DEN LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDI OSOA EDO
PARTZIALA

SEXU DELITUGILEEN ERREGISTROAK
EMANDAKO ZIURTAGIRI NEGATIBOA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

NAHITAEZKO
HIZKUNTZA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

4

Administrari-ofiziala

C

Funtz.

Osoa

San Adriango Udala

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokidea

5

Administrari-ofiziala

C

Funtz.

Osoa

San Adriango Udala

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokidea

36

Puerikulturako laguntzailea

(Hezitzailea)

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

San Adriango Udala

Santas Reliquias haur eskola

Edukitzea Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua edo baliokidea. (Abuztuaren 25eko 93/2008 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria)

37

Puerikulturako laguntzailea

(Hezitzailea)

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

San Adriango Udala

Santas Reliquias haur eskola

Edukitzea Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua edo baliokidea. (Abuztuaren 25eko 93/2008 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria)

22

Peoi espezialista bat

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

San Adriango Udala

Eskola-graduatuaren titulua edo haren baliokidea

24

Peoi espezialista bat

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

San Adriango Udala

Eskola-graduatuaren titulua edo haren baliokidea

2. Baldintzak.

2.1. Langile finkoa izatea deialdia egiten duen toki-erakundean nahiz haren erakunde autonomoetan, deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako mailan edo taldean.

2.2. Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

2.3. Eranskin honen 1. apartatuan zehaztutako guztiak.

3. Lekualdatze-lehiaketaren web-fitxa toki-erakundearen atarian.

Deialdia, plaza huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez; hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–), San Adriango Udalean (sanadrian.es).

https://sanadrian.es/convocatoria-para-la-provision-mediante-traslado-por-concurso-de-meritos-de-las-plazas-vacantes-ofertadas-con-ocasion-de-los-procesos-de-estabilizacion-y-consolidacion-de-empleo-temporal-segun-lo-di/

4. Datuen babesa.

4.1. Interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, haiek zuzentzeko (akatsik baldin badago), bai eta ezerezteko ere, helbide honetara joz: dpo@gfmservicios.com.

4.2. Datuen babeseko ordezkaria: Consulting & Strategy GFM SL.

4.3. Datuen tratamenduaren arduraduna: San Adriango Udala, IFZ: P3121500G.

II. ERANSKINA.–ESKABIDEA, LEKUALDATZE LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/01tras2023e.doc

Iragarkiaren kodea: L2402185