2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera Aldaketa
2024ko otsailaren 5ean, San Adriango alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:
"Alkatetzaren 35/2024 Ebazpena.
Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
Deialdi horretako lanpostuen artean, kirol koordinatzailearena zegoen, B mailakoa eta lan arloko araubide juridikokoa. Lanpostu horrek 32 zenbakia du San Adriango plantilla organikoan. Deialdiaren I. eranskinean honako hau adierazten da lanpostu horri buruz: "32 zenbakiko plazari (kirol koordinatzailea) eta 35 zenbakikoari (puerikulturako laguntzailea/hezitzailea) dagokienez, gaur egun lanpostu horiek betetzen dituztenek lanpostua finkatzeko demanda aurkeztu dute, eta lan arlo jurisdikzionalak ez ditu horiek ebatzi oraindik. Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.5 artikuluak debekatzen du gastua eta langileak handitzea egonkortze-prozesuetan, eta artikulu hori aplikatuta, organo judizialek deklaratzen badute demanda aurkeztu duten langileak lan-kontratudun langile finkoak direla, deialdi honen bidez adierazitako hautaketa-prozesuak amaitutzat jo, eta bi langile horiek lan-kontratudun langile finko izendatuko dira. Modu berean jokatuko da beste edozein udal langile lan-kontratudun langile finko bihurtzen bada epai judizial bidez, lanpostua behin betiko bete aurretik."
Iruñeko Lan-arloko 2. Epaitegiak, 2024ko urtarrilaren 15ean, 22/2024 Epaia eman zuen, eta Udal honetako langile horri lan-kontratudun finkoaren izaera aitortu zion (kirol koordinatzailearen lanpostua betetzen du, B mailakoa, Udal honen plantilla organikoan 32 zenbakia duen plazan). Epai hori irmo bihurtu da, 2024ko otsailaren 1eko antolaketarako eginbide baten bidez.
Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Aldatzea honako deialdi hau: San Adriango Udaleko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez onetsia. Honela aldatzen da:
–Deialdi horretatik kentzea 32 zenbakia duen plaza (kirol koordinatzailea), epai bidez aitortu baitzaio lan-kontratudun finkoaren izaera hura betetzen duen langileari.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen atariko deialdiaren web-fitxan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea)".
Hori guztia aditzera ematen da, jakin dadin eta gainerako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela zuzenean, egoki den Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat: edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, edo berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua; biak ere hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
San Adrianen, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2402083