39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

Lantegigile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak ebazpen hau eman du 2024ko otsailaren 6an:

«Ikusirik deialdia, helburu duena lantegigile lanpostu bat betetzea oposizio-lehiaketaren bidez, onetsi zena Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariaren 2023ko azaroaren 28ko ebazpenaren bitartez (2023ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an).

Ikusirik izangaiek aurkeztutako eskabideak eta agiriak, denak ere espedientean jasoak, eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoa, eta deialdiaren seigarren oinarriarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Onestea lantegigile lanposturako izangai onartu eta baztertuetan behin-behineko zerrenda hau:

NANa

DEITURAK ETA IZENA

EGOERA

BAZTERTZEKO ZERGATIA

40****26M

ALFONSO SENTIS, CRISTINA

BAZTERTUA

Ez du aurkeztu oinarrietan eskatutako titulazioa. Ez du aurkeztu euskara dakiela egiaztatzen duen titulurik. Ez du aurkeztu merezimenduen autobalorazioa (I. eranskina).

73****32Y

AYESA JANICES, EIDER

ONARTUA

72****50Q

BHATTI AZKOAGA, INDER

BAZTERTUA

Ez du aurkeztu oinarrietan eskatutako titulazioa.

72****03P

GOÑI YÁRNOZ, LIÉBANA

ONARTUA

73****61G

JIMÉNEZ SETUAIN, IDOIA

BAZTERTUA

Ez du aurkeztu merezimenduen autobalorazioa (I. eranskina).

44****09A

RUIZ GALARZA, UNAI ABEL

BAZTERTUA

Ez du aurkeztu merezimenduen autobalorazioa (I. eranskina).

72****04A

URDÁNIZ OSTIZ, AMAIA

ONARTUA

72****29N

ZÚÑIGA ANDRÉS, NAROA

ONARTUA

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren web-orrian (https://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/verpagina.aspx?idpag=1&idioma=2) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen hau erakundearen web-orrian argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen barnean, erreklamazioak aurkezten ahalko dira eta eskabideetako akatsak zuzendu. Horretarako, https://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/verpagina.aspx?idpag=1&idioma=2 helbideko eskabidea bete, eta Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren erregistro elektronikoan aurkeztu behar da edo Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan (eskabidea Haur Eskolen Unitatera zuzenduta dagoela zehaztuta). Orobat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako edozein bideren bidez ere aurkezten ahalko da.»

Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Erakunde autonomoko lehendakaria, Jose María Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2402186