39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda

Alkatetzaren 2024ko otsailaren 6ko 2024-0131 Ebazpenaren bidez, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda onetsi da: deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Deialdi hori 2023ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an.

Onartuak:

ZENBAKIA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

1

GÓMEZ

BRITO

RUBÉN

Orobat, hautapen-prozesu horretako kalifikazio-epaimahaia izendatu da. Honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Sebastián Marco Zaratiegui, Udaleko alkatea.

–Epaimahaikidea: Begoña Lausín Serrano, Udaleko arkitektoa.

–Epaimahaikidea: Juan José Visus Fandos, industria ingeniari teknikoa.

–Epaimahaikidea: Lourdes Roldán Iribertegui, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Víctor Manuel Mendívil Zubizarreta, Udaleko idazkaria.

Bat etorriz xedatuta dagoenarekin deialdiaren 4.3 oinarrian, oposizioaldiko ariketa teoriko-praktikoa eginen da 2024ko martxoaren 25ean, 13:00etan, Noain Elortzibarko udaletxeko batzordeen aretoan (Foruen plaza 3).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2024ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2402188