2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Deialdia, kaleen mantentze-lanetako arduradun lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda
Alkatetzaren 2024ko otsailaren 6ko 2024-0130 Ebazpenaren bidez, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda onetsi da: deialdia, kaleen mantentze-lanetako arduradun lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Deialdi hori 2023ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an.
Onartuak:
ZENBAKIA | 1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA |
1 | VALSERA | GARCÍA | LUIS MARÍA |
Orobat, hautapen-prozesu horretako kalifikazio-epaimahaia izendatu da. Honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Sebastián Marco Zaratiegui, Udaleko alkatea.
–Epaimahaikidea: Begoña Lausín Serrano, Udaleko arkitektoa.
–Epaimahaikidea: Juan José Visus Fandos, industria ingeniari teknikoa.
–Epaimahaikidea: Lourdes Roldán Iribertegui, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Víctor Manuel Mendívil Zubizarreta, Udaleko idazkaria.
Bat etorriz xedatuta dagoenarekin deialdiaren 4.3 oinarrian, oposizioaldiko ariketa teoriko-praktikoa eginen da 2024ko martxoaren 25ean, 10:00etan, Noain Elortzibarko udaletxeko batzordeen aretoan (Foruen plaza 3).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2024ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2402187