39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenerako lanpostu bat betetzeko mailaz igotzeko lehiaketa bidez

Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2024ko urtarrilaren 26an hartutako erabakiaren bidez, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehena izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da.

Antsoainen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

DEIALDIA, ANTSOAINGO UDALTZAINGOKO AGENTE LEHENERAKO LANPOSTU BAT BETETZEKO MAILAZ IGOTZEKO LEHIAKETA BIDEZ

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Antsoaingo Udaltzaingoko lehen mailako agente lanpostu bat betetzea da deialdi honen xedea, mailaz igotzeko lehiaketaren bidez. Plaza hori C mailako funtzionariokoa da, eta plantilla organikoan identifikatua dago 4002 zenbakiarekin, barne-igoerako prozeduran eskuratzeko, Antsoaingo udaltzainentzat.

1.2. Deialdi honen bidez izendatuko den hautagaia Antsoaingo Udaleko funtzionario publikoa izanen da, eta Udaltzaingoko agente lehena. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio, erregimen honetan aurreikusitako babes-ekintzaren araubide pean.

Deialdi honen xede den lanpostua betetzeko izendatuko den izangaiak aukera izanen du Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Nafarroako Administrazio Publikoen eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren erregimenean jarraitzeko, dagoeneko afiliatuta badago, edo Gizarte Segurantzarenean afiliatzeko.

1.3. Izangaia zerbitzu berezietako egoeran deklaratuta geratuko da Nafarroako Polizia gorputzetan mailaz igotzeko formazio-ikastaroetan dagoen bitartean, eta bere jatorrizko lanpostuan aitortua duen ordainsari osoa jasoko du egoera horretan dirauen artean, deialdia egin duen Administrazio Publikotik.

1.4. Izangaiak Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta hura garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak beteko eta eskubideak izanen ditu.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz burutuko da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia-kidegoetako Langileen Araubidea onartzen duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1985 Foru Dekretua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

3. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

3.1. Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 38. artikuluaren arabera, barne sustapeneko kategoria igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Herri honetako udaltzaingoaren lanpostua jabetzan hartu zenetik gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea.

b) Mailaz igo nahi den lanpostuan zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide-heziketakoa edo horien baliokidetzat jotako beste titulu bat izatea.

3.2. Izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dituzte baldintza horiek, eta lanpostuaz jabetzen diren artean mantendu beharko dira.

4. oinarria.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroakok Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.2. Parte hartzeko eskabideak Antsoaingo Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira (Udaletxe plaza, 1 - 31013, Antsoain, Nafarroa) 8:30etik 14:00etara bitartean, edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematikoki aurkeztu ahalko da Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Erregistro hori Udalaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri: https://sedeelectronica.ansoain.es.

Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskaera eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa Erregistro Orokor Elektronikoan aurreikusitako edozein formatuan erantsi ahalko dira, fitxategian eransteko. Eskabidea 39/2015 Legean aurreikusitako beste erregistroren batean aurkezten bada, eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan, posta elektronikoz bidaliko da deialdian parte hartzeko eskaera, ansoain@ansoain.es helbidera, eta dokumentazio osagarria aurkeztu den erregistroa adieraziko da. Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Eskaera-orriek I. Eranskinean ageri den eredua bete beharko dute.

Parte hartzeko eskabidean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute hautagaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagokionez.

Eskabidean atzemandako errakuntza materialak edo de facto-koak edozein unetan zuzendu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

4.3. Izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskabideaz gain:

4.3.1. Udalak ofizioz aurkeztuko dio espedienteari Antsoaingo Udaltzaingoaren lanpostuaz jabetzen denetik gutxienez hiru urteko antzinatasuna duela egiaztatzen duen dokumentazioa, bai eta interesdunaren administrazio-egoera eta emandako eta aitortutako zerbitzuak ere.

4.3.2. Deialdiaren II. Eranskinean ezarritako baremoaren arabera aurkezten diren merezimenduak egiaztatzeko agiriak, aurkeztutako merezimenduen zerrendarekin batera. Izangaiak aurkezten dituen merezimenduak Administrazio honen esku badaude, berariaz adierazi beharko du zein prozeduratan dauden. Izangaiek merezimenduak behar bezala ordenatuak aurkeztu beharko dituzte, baremoan agertzen den puntuazio-eskemari jarraituz.

Izangaiek merezimenduak behar bezala ordenatuta aurkeztu beharko dituzte, baremoan agertzen den puntuazio-eskemari jarraituz.

4.4. Izangaiek dokumentazio originala edo kopia konpultsatua edo behar bezala autentifikatua aurkeztu beharko dute, indarrean dagoen legediaren arabera.

5. oinarria.–Hautagaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, alkate-udalburuak ebazpena emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du.

Ezarritako epearen barruan eskabiderik aurkeztu ez bada, ebazpena emanen da mailaz igotzeko lehiaketa eman gabe uzteko.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen barruan, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin ahal izanen dituzte, edo, hala badagokio, egin dituzten akatsak zuzendu.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, alkate-udalburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zein ordutan hasiko diren adieraziko da.

5.4. Onartutako izangaien zerrendan agertze hutsak ez du erran nahi bertan agertzen direnei ebazpen honen bidez deitzen den prozedurako baldintzak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Hautapen-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen bada ez dutela baldintzaren bat bete, prozedura honetan parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galduko dituzte interesdunek, faltsutzeagatik izan ditzaketen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak oztopatu gabe.

5.5. Aurreko paragrafoetan aipatutako behin-behineko eta behin betiko zerrendetan datu hau baino ez da jasoko: poliziaren zenbaki profesionala.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Honako pertsona hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:

Lehendakaria: Marta Diez Napal, Antsoaingo Alkatea.

Lehendakaria-ordezkoa: Jon Garai Vales, Antsoaingo zinegotzia.

Lehen batzordekidea: Miguel del Molino Cruchaga, Antsoaingo udaltzainburua.

Ordezkoa: Iñigo Laurenz Itoiz, Nafarroako Foruzaingoaren inspektore-ordea.

Bigarren batzordekidea: Iñaki Errea Perez, Nafarroako Foruzaingoko agente lehena.

Ordezkoa: Iñigo Angel Goldaraz, Nafarroako Foruzaingoko bitarteko agente lehena.

Hirugarren batzordekidea: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkaritzak izendatuko duen pertsona.

Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkaritzak izendatuko duen pertsona.

Mahaikide-idazkaria: Pilar Montañés Alsasua, Antsoaingo Udaleko gordailuzaina.

Ordezkoa: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko gerentea.

6.2. Epaimahaia lehendakariak deituta eratuko da, hautaproben aurretik.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da osatu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe. Halaber, epaimahaia balio osoz eratzeko, presidentea eta idazkaria, edo beren ordezkoak, bertan egon beharko dira.

6.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ezin izanen dute parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako abstentzio-arrazoiak daudenean.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari espezialistak sartu ahalko ditu probetarako. Pertsona horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta epaimahaiari lagunduko diote espezialitate horietan soilik oinarrituta.

7. oinarria.–Mailaz igotzeko lehiaketaren garapena.

7.1. Mailaz igotzeko lehiaketaren garapenean, epaimahaiak hurrenez hurren baloratuko ditu oposizio-lehiaketaren osagaiak, oinarri hauetan adierazitako moduan eta hurrenkeran.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpenean, mailaz igotzeko lehiaketan parte hartzen duten probak non, noiz eta zein ordutan hasko diren zehaztuko da. Gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak egoitza elektronikoan eta Antsoaingo Udaltzaingoaren lokaletan argitaratuko dira, gutxienez 48 ordu lehenago.

Proben deialdia behin bakarrik eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Prozesutik kanpo geratuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren edo aipatutako agiriren baten bidez identifikatzen ez diren izangaiak.

7.2. Lehiaketaren fasea.

Lehiaketa-fasean, lehiakideek aurkeztutako eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratuko dira, eta gehienez 82,50 puntu izanen dituzte:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu, gehienez.

b) Polizia-eginkizunarekin lotutako formazioa, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu, gehienez.

c) Hizkuntzak: euskara, frantsesa, ingelesa eta/edo alemana: 20 puntu gehienez.

d) Sariak: 2,5 puntu, gehienez.

Aurreko ataletarako aurkeztu eta justifikatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdi honen II. Eranskineko baremoaren arabera. Merezimendu horiek aurkeztu eta agiri bidez frogatu beharko dira lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean. Epaimahaiak inola ere ezin izanen du frogatutzat hartu aurkeztu ez den eta agiri batez egiaztatu ez den merezimendurik dagoenik, eta ezin izanen du, atal bakoitzeko, adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago eman.

Epaimahaiak lehiakideek aurkeztutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu.

Fase honen bukaeran, epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du erreklamazioetarako, argitaratzen den egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena aurkez dezaten.

Epaimahaik behin-behineko emaitzen kontrako erreklamazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onartu eta Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu.

7.3. Oposizio fasea.

Oposizio fasean honako proba hauek eginen dira:

a) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa.

Proba teoriko praktikoak 150 puntu izanen ditu gehienez. Test motako galdera-sorta bati idatziz erantzun behar zaio, III. eranskinean ezarritako gai-zerrendan oinarritutako lanpostuaren edukiari eta funtzioei buruzko hainbat erantzun-aukera emanez.

Gutxienez 75 puntu lortzen ez dituzten pertsonak kanporatuak geratuko dira, eta ezin izanen dute hurrengo ariketa egin. Epaimahaiak zehaztuko du probaren gehienezko iraupena, proba hasi baino lehen.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudiaren arabera exijituko dira gai guztiak.

b) Proba psikoteknikoa.

Proba psikoteknikoaren helburua izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehaztea da. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen du, ez da baztertzailea izanen, eta balorazioa ez da 70 puntutik gorakoa izanen.

Probak nortasun-galdetegiak, talde-dinamikak eta/edo banakako elkarrizketak izanen dira.

Proba psikoteknikoak egin aurretik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak, alkatetzari kontsulta egin ondoren, profil profesiografikoaren proposamena helaraziko dio. Alkateak profil hori onartu eta Epaimahai Hautatzaileari jakinaraziko dio.

Epaimahaiak lanbide-profilean ebaluatzeko ezarritako ezaugarriak argitaratuko ditu proba psikoteknikoak egin baino lehen (argitalpena gainerako proben puntuazioen berri ematen duen bide bera erabiliz eginen da).

Nafarroako Administrazio Publiko Institutuko Psikologia Aplikatuaren atalak, dagozkion probak egin ondoren, lehiakide bakoitzari buruzko txosten psikotekniko bat eginen du, deialdiaren xede den lanpostuaren izaerara eta ezaugarrietara egokitzen den baloratzeko. Aipatutako zerbitzuak izangai bakoitzari txosten psikoteknikoan esleitzen dion puntuazioa epaimahai hautatzaileari lotuko zaio.

Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Kanporatuak geratuko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

7.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren (proba teoriko-praktikoa eta proba psikoteknikoak), Epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu parte-hartzaileek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek erreklamazioak egin ditzaten eta balorazio horren inguruan beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena eska dezaten.

Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, epaimahaiak proba bakoitzaren behin betiko puntuazioa argitaratuko du Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan.

7.5. Merezimenduen balorazioa eta proba teoriko-praktikoa eta psikoteknikoa amaitu ondoren, eta horien kalifikazioa behin betikotzat jotzen denean, Epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du oposizio-lehiaketako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, puntuazio handienetik txikienera, lehiaketa-oposizioko elementu bakoitzean lortutako puntuazioak gehituta, bai eta gaikuntza-ikastaroan onartutako izangaien zerrenda ere. Izangaien kopuruak ezin izanen du gainditu deialdiaren xede diren lanpostuena.

Berdinketarik gertatuz gero, Administrazio Publikoari zerbitzuak ematen antzinatasun handiena aitortua dutenen alde ebatziko dira, eta, horrela jarraituz gero, adin handieneko lehiakidearen alde ebatziko dira.

8. oinarria.–Mailaz igotzeko trebakuntza ikastaroa.

8.1. Zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolak ematen duen agente lehena izateko ikastaroan parte hartzeko, hautapen-prozesua gainditu duen izangaia zerbitzu berezietako egoeran geratuko da, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 50.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Trebakuntza ikastaroan onartutako pertsonen zerrendan, ikastaroa eginen den lekua, eguna eta ordua adieraziko dira.

8.2. Hautaketa.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolak emanen du trebakuntza-ikastaroa, etea Eskola horrek berak ezartzen duen iraupena izanen du. Ikastaroa osatzen duten arlo guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak kanporatuak geratuko dira.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako trebakuntza-ikastaroa hautaketarako izanen da. Izangaiak "gai" ala "ez gai" gisa kalifikatuko dira bukatutakoan, eta "ez gai" gisa kalifikatzen direnak ezin izanen dira lanpostuarentzat izendatu.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolak trebakuntza ikastaroan izangaiei ematen dizkien kalifikazioak kalifikazio-epaimahaiari lotuko zaizkio.

8.3. Ikastaro hori bukatzean, langilea zerbitzu aktibora itzuliko da automatikoki, zerbitzu berezietara pasa aitzin zegoen lanpostura.

Zerbitzu berezietako egoera deklaratzeak ez du inolako aldaketarik ekarriko izangaiaren gizarte-aurreikuspeneko araubidean, eta jatorrizko lanpostuko egoeran jarraituko du.

Nafarroako Poliziak osatzen dituzten pertsonen mailaz igotzeko trebakuntza ikastaroan zerbitzu berezietako egoeran deklaratu ziren izangaiak jatorrizko lanpostuan aitortuak dituen ordainsari osoak jasoko ditu deialdia egin duen administrazio publikotik, egoera horrek dirauen bitartean.

Aurreko atalean aipatzen den ordainsaria bertan behera geratuko da automatikoki zerbitzu berezien egoera amaitzean, eta ez da inola ere eskuratutako eskubidea izanen, ez eta deitutako lanpostutik eratorritako eskubide pasibo edo bestelakorik ere.

9. oinarria.–Gainditu dutenen zerrenda.

9.1. Prestakuntza-ikastaroa amaitu ondoren, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolako zuzendaritzak epaimahaiari bidaliko dio izangaien zerrenda eta bere kalifikazioa, trebakuntza-ikastaroan "gai" kalifikatutako izangaia izendatzeko proposamena egin dezan.

Ikastaroan baja emanez gero, hautapen-prozeduran jarraitzeko eskubidea galduko da, eta berehala jakinarazi beharko zaio deialdia egin duen organoari.

9.2. Kalifikazio-epaimahaiak izangaiek trebakuntza-ikastaroan lortutako kalifikazioak jaso ondoren, espedientean sartuko ditu, gainditu duten pertsonen zerrenda onartuko du, hautapen-prozesuan lortutako guztizko puntuazioaren arabera, eta gainditu duten izangaien zerrenda helaraziko dio deialdia egin duen organoari, puntuazio handienetik txikienera ordenatuta, dauden plazen kopuruan tokia duen izangaia izendatzeko proposamenarekin batera.

10. oinarria.–Izendatzea eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu ondoren, alkatetzaren ebazpen bidez Antsoaingo Udaltzaingoko lehen agente izendatuko da mailaz igotzeko lehiaketa gainditu duen hautagaia.

10.2. Izendatutako izangaiak izendapenean zehazten duen egunean hartu beharko du kargua. Ezintasuna behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez denak mailaz igotzeko eskubidea galduko du.

11. oinarria.–Datuen babesa.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Antsoaingo Udala.

Datuak babesteko ordezkaria: ansoain@ansoain.es.

Helburua: enplegu-deialdiak kudeatzea botere publikoan jarduteko.

Oinarri juridikoa: RGPD art. 6-1 artikulua, interes publikoaren edo botere publikoen erabileraren alde egindako misioa betetzeko tratamendua.

251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena.

Datuak gordetzeko denbora: datuak adierazitako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta Udalak tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak izan ditzakeen bitartean biltegiratuko dira. Halaber, artxibo eta dokumentuei buruzkok apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak bete behar dira.

Datuen hartzaileak: datuak epaile eta auzitegiei uzten ahal zaizkie, bai eta prozeduran interesa duten pertsonei ere, indarrean dagoen legeria betez, eta toki-erakundearen egoitza elektronikoan eta NAOn argitaratuko dira.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute babes arloko eskubideak baliatzeko, erregistrora edo egoitza elektronikora joz gero.

Halaber, interesdunek erreklamazio bat aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Auzietako Epaitegian, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epean.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio deialdia egin duen udal organoari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

I. ERANSKINA.–ESKAERA-ORRIA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu, gehienez.

1. Nafarroako polizietakoren batean modu finkoan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 1,50 puntu, polizia edo agente postuan.

2. Deialdiaren xede den enpleguan Nafarroako Polizia-kidegoetan bitarteko gisa egindako zerbitzuen urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3. Administrazio publiko baten mendeko beste segurtasun-kidego eta indar batzuetan modu finkoan emandako zerbitzuak: 1,5 puntu, polizia edo agente postuan.

Oharrak:

1. Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzuak egin diren aldiari proportzionalki dagokion puntuazioa emanen da.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, dagokion zatia deskontatuko da.

3. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den aldiak, bai eta unitate organikoko buruzagitza edo zuzendaritza bat bete duen aldiak ere, egoera horietara iristeko unean zuen lanpostuan egindako zerbitzutzat zenbatuko dira.

B) Formazioa, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu, gehienez.

1. Erakunde edo ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu): 10 puntu, gehienez.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-jardueren ondoriozko eskola-orduen zatiak hainbanatuko dira.

2. Eskola orduetan iraupenik ez duten ziurtagiriak kreditu 1 gisa baloratuko dira.

3. Egiaztagiriek ikasturte bat irauten badute, 12 kredituko balioa izanen dute.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da prestakuntza-jardueretan parte hartzea, baldin eta, erakunde antolatzaileari dagokionez baldintzak bete ez arren, Administrazioaren aginduz egin badira edo Administrazioak baliozkotu baditu. Azken horien artean berariaz sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko formakuntza-akordioen barruan antolatutakoak.

2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: gehienez ere hiru puntu. Kalifikazio-epaimahaiak baloratuko du, lanaren edo jardueraren izaera indibiduala edo kolektiboa kontuan hartuta, bai eta kongresuaren edo argitalpenaren toki, eskualde, estatu, edo nazioarte eremua ere.

3. Sektore publikoaren arloko prestakuntza-jarduerak antolatzea eta/edo horietan irakasleek parte hartzea: bi puntu, gehienez. Epaimahaiak baloratuko ditu, jardueren iraupenaren arabera.

4. Deialdian eskatutakoaz bestelako titulazio eta espezialitate akademikoak: lau puntu, gehienez.

5. Doktore edo lizentziatura gradua, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: bi puntu, gehienez.

6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, bekak edo prestakuntza-egonaldiak, kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: lau puntu, gehienez.

Oharra B atal osoari:

Atal honetan, deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko. Inola ere ez dira baloratuko agente gisa sartzeko eta agente lehenaren postua lortzeko beharrezkoak diren trebakuntza-ikastaroak.

C) Hizkuntzen ezagutza, ingelesa, frantsesa, alemaniera eta/edo euskara: 20 puntu, gehienez.

1. Ingelesa, frantsesa, alemaniera eta/edo euskara (5 puntu gehienez, horietako bakoitzak):

a. A1 maila: puntu 1.

b. A2 maila: 2 puntu.

c. B1 maila: 3 puntu.

d. B2 maila: 4 puntu.

e. C1 maila: 5 puntu.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari gerentearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean daude jasota (2010eko irailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 117. zenbakia). Ebazpen horren bidez, euskararen eta Europako Erkidegoko hizkuntzen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dira.

Goragoko mailari dagokion puntuazioa emanen da, eta ez dira inoiz batuko hizkuntza bereko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.

D) Sariak: 2,5 puntu, gehienez.

1. Zerbitzu Gorenen plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Gorenen dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko Zorion-adierazpenagatik: 0,50 puntu.

4. Zorion-adierazpen pribatuagatik: 0,25 puntu.

III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–23/2018 Foru legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziena.

2.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

3.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituena.

4.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

5.–Zigor Kodea. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. VI. titulua, VIII. titulua, IX. titulua, XIII. titulua, XVII. titulua, XVIII. titulua, XXII. titulua.

6.–Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duen 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua: I. liburua: IV. titulua. II. liburua: I. titulua, III. titulua, V. titulua, VI. titulua eta VIII. titulua.

7.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.

8.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna babestekoa.

9.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

10.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeenganako Indarkeriaren aurka jardutekoa.

11.–7/2023 Legea, martxoaren 28koa, animalien eskubideak eta ongizatea babestekoa.

12.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu-askatasunaren berme integralari buruzkoa.

13.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak etea nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babestekoa.

14.–Nafarroako Gobernuko kirol arloko jazarpen egoeretan jarduteko protokoloa.

15.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarena.

16.–Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko ordenantza.

17.–Eraikuntzari eta urbanizazioari buruko ordenantza. Balkoiak, leihoak, teilatupekoak eta kanpoko terrazak ixtea.

18.–Bide publikoan terrazak eta ostalaritzari eta merkataritzari lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza.

19.–Autokarabanak eta etxebizitzetako ibilgailuak aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen ordenantza.

20.–Antsoaingo udal mugartean aisialdi iraunkorrerako eta aldi baterako bilkurak egiteko lokalak arautzen dituen udal ordenantza.

21.–Antsoaingo udalerrian joko- eta apustu-aretoetarako establezimenduak ezartzea arautzen duen ordenantza.

22.–Antsoaingo bide publikoaren ordenantza.

23.–Antsoaingo Udalaren mugikortasun eta trafikoari buruzko udal ordenantza.

Oharra: deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen legeriaren arabera eskatuko dira gai guztiak, eragotzi gabe Epaimahaiak egun horren ondoren onartu ahal izan diren beste arau aldaketen ekarpena ontzat hartzea.

Iragarkiaren kodea: L2401736