37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

62E/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialaren izen-aldaketa eta haren estatutuen aldaketa partziala inskribatzen baitira Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 318/2004 Ebazpenaren bidez, Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuaren mende dagoen Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatu zen Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofiziala (13 zenbakia).

Elkargo honen estatutuei dagokienez erregistro honetan jasotako azken aldaketa inskribatu zen Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 565/2019 Ebazpenaren bidez.

2023ko azaroaren 14an, elkargoak eskatu zuen bere estatutuen aldaketa inskribatzeko, hurrengo artikuluak ukitzen dituena:

–Artikulu guztietan eta idazpuruan, elkargoaren izena aldatzea; aurrerantzean "Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala" izanen da, eta ez "Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofiziala".

–2.2 artikulua. v) eta w) atalak.

–2.3 artikulua. e) atala.

–5.6 artikulua.

–6.1 artikulua. Atal guztiak

–7. artikulua. 4. puntutik 19.era.

–8. artikulua. d) atala.

–16. artikulua.

–19. artikulua.

–25 artikulua. f) atala.

–28. artikulua. e) atala.

–30. artikulua.

Eskatutako inskripzioa bat dator elkargoaren estatutuetan ezarritakoarekin, baita Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan ezarritakoarekin ere.

Horrenbestez, erabiliz Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluaren Erregistroan inskribatzea Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialaren izen aldaketa; aurrerantzean "Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala" izanen da.

2. Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa partziala inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen adierazpen zatian zehaztu den bezala. Testu osoa, aldaketak barne, ebazpen honen eranskinean ageri da.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten. Eranskinean Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak daude bildurik.

4. Ebazpena elkargoari jakinaraztea, eta adieraztea gora jotzeko errekurtsoa jar dezakeela haren aurka, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Joseba Asiáin Albisu.

Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2401566