37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

353/2024 EBAZPENA, 2024ko otsailaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2024ko urtarrilaren 12an emandako 108/2024 eta 109/2024 ebazpenak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketako errektoreordeak 2024ko urtarrilaren 12an emandako 108/2024 eta 109/2024 ebazpenen bidez, hautaketa-prozesu batzuetarako deialdia egin zen ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen hauei lotutako jarduera zientifiko-teknikoetako kontratu bidez: "Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko hitzarmena, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa. 2024. urtea" eta "Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko hitzarmena, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa. 2024. urtea".

Ebazpen horien hautaketa-baremoetan testua falta dela atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da gabezia hori zuzentzea.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuaren txosten-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2024ko urtarrilaren 12an emandako 108/2024 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozesu baterako deialdia egin zen ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen hauei lotutako jarduera zientifiko-teknikoetako kontratu bidez: "Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko hitzarmena, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa. 2024. urtea" eta "Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko hitzarmena, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa. 2024. urtea". Honela idatzita geldituko da:

I. eranskinean ("Ikertzaileak hautatzeko baremoa"), "ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK" atalean, 4. APARTATUA gehitu behar da, honako eduki honekin:

"4. APARTATUA: elkarrizketa pertsonala 20 puntu.

Aurreko apartatuen baturan puntuazio handiena lortu duten 3 izangaiei elkarrizketa pertsonal bat eginen zaie, betiere 20 puntu lortu badituzte gutxienez. Elkarrizketan izangaiak kontratuaren eginkizunak betetzeko duen gaitasuna eta eskatutako profila betetzeko duen egokitasuna baloratuko dira."

Bigarrena.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2024ko urtarrilaren 12an emandako 109/2024 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozesu baterako deialdia egin zen ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen hauei lotutako jarduera zientifiko-teknikoetako kontratu bidez: "Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko hitzarmena, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa. 2024. urtea" eta "Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko hitzarmena, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa. 2024. urtea". Honela idatzita geldituko da:

I. eranskinean ("Ikertzaileak hautatzeko baremoa"), "ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK" atalean, honako eduki hau gehitu behar da 4. APARTATUAN:

"Aurreko apartatuen baturan puntuazio handiena lortu duten 3 izangaiei elkarrizketa pertsonal bat eginen zaie, betiere 20 puntu lortu badituzte gutxienez. Elkarrizketan izangaiak kontratuaren eginkizunak betetzeko duen gaitasuna eta eskatutako profila betetzeko duen egokitasuna baloratuko dira."

Hirugarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 13an. Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.

Iragarkiaren kodea: F2402750