37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak. Behin betiko onespena

2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, iragarki bat, azaltzen zuena hasiera batez onetsi zela aldaketa bat, honako honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen aldaketak, 5. artikuluaren ("Zerga-oinarriak, kuotak eta tarifak") 2.2 apartatuan.

Honela dioen tokian:

"Mairagako Mankomunitatearen lurralde-eremuko erabiltzaileei uraren goi-horniduragatik aplikatu beharreko kuota aldakorraren tarifa konstantea:

0,3575 euro/m³.

Kuota finkoa, finantzatzen duena Mairagako Mankomunitateak emandako uraren goi-hornidurako zerbitzuaren kostu finkoa, eta erabiltzaileak ordaintzen duena aldian behin, aurreikusia duen ur-emariaren eskariaren arabera.

1.279,55 euro/l/s"

Honela behar du:

"Mairagako Mankomunitatearen lurralde-eremuko erabiltzaileei uraren goi-horniduragatik aplikatu beharreko kuota aldakorraren tarifa konstantea:

0,3697 euro/m³.

Kuota finkoa, finantzatzen duena Mairagako Mankomunitateak emandako uraren goi-hornidurako zerbitzuaren kostu finkoa, eta erabiltzaileak ordaintzen duena aldian behin, aurreikusia duen ur-emariaren eskariaren arabera.

1.309,27 euro/l/s"

Tafallan, 2024ko otsailaren 8an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2402201