37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ur horniduragatik, estolderiagatik, saneamenduarengatik eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuengatik. Behin betiko onespena

2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, argitara eman zen tarifen aldaketa egitea onetsi zela honako honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ur horniduragatik, estolderiagatik, saneamenduarengatik eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuengatik.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2024ko otsailaren 8an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

TARIFAK, HONAKO HONETAN: ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURA, ESTOLDERIA, SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK

1.–Ordenantzaren 4.a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak (hornidura): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

6,05

13 mm

8,92

15 mm

19,22

20 mm

30,23

25 mm

42,55

30 mm

68,55

40 mm

123,63

50 mm

178,64

65 mm

191,52

80 mm

229,77

100 mm

382,70

150 mm

1.769,96

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

2,17

13 mm

2,17

15 mm

2,31

20 mm

2,94

25 mm

4,73

30 mm

6,17

40 mm

15,15

50 mm

21,77

65 mm

26,96

80 mm

34,29

100 mm

41,89

150 mm

51,17

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 9,78 euro kobratuko da hiru hilean.

2.–Ordenantzaren 4.b) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

9,38

13 mm

11,77

15 mm

15,49

20 mm

17,93

25 mm

36,51

30 mm

51,97

40 mm

103,15

50 mm

155,09

65 mm

209,38

80 mm

255,69

100 mm

356,50

3.–Ordenantzaren 4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta hari lotutako erabilerak. Ofizialki onartutako ikastetxeak sartzen dira, haur hezkuntzakoak, lehen hezkuntzakoak, bigarren hezkuntzakoak eta batxilergokoak:

–Lehenbiziko 15 m³-ak hiruhilekoan: 0,469385 euro/m³.

–16tik 30 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,616788 euro/m³.

–30 m³-tik gorako kontsumoa hiruhilekoan: 0,817607 euro/m³.

Subjektu pasiboa familia ugari batekoa denean, honako hau aplikatuko da:

–Lehenbiziko 25 m³-ak hiruhilekoan: 0,469385 euro/m³.

–26tik 50 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,616788 euro/m³.

–50 m³-tik gorako kontsumoa hiruhilekoan: 0,817607 euro/m³.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzarako erabilera. Tarifa horretan sartzen dira industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak. Orobat, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, baita kirol instalazioetako erabilera kolektiboak ere, ureztatzea kenduta: 0’863839 euro.

3. tarifa.–Erabilera baratzeetan, aisiako finketan eta kirol instalazio partikularretan (igerilekuak), eta ureztatzeko erabilera.

–Lehenbiziko 25 m³-ak hiruhilekoan: 0,557774 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiruhilekoan: 0,863839 euro/m³.

4. tarifa.–Erabilera konbinatuak.

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jardueraren ohiko bizilekuan).

–Lehenbiziko 15 m³-ak hiruhilekoan: 0,469385 euro/m³.

–16tik 30 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,616788 euro/m³.

–31tik 65 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,817607 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiruhilekoan: 0,863839 euro/m³.

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo igerilekua duena).

–Lehenbiziko 15 m³-ak hiruhilekoan: 0,469385 euro/m³.

–16tik 30 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,616788 euro/m³.

–31tik 65 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,817607 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiruhilekoan: 2,788876 euro/m³.

Subjektu pasiboa familia ugari batekoa denean, honako hau aplikatuko da:

–Lehenbiziko 25 m³-ak hiruhilekoan: 0,469385 euro/m³.

–26tik 50 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,616788 euro/m³.

–51tik 80 m³-ra bitarte hiruhilekoan: 0,817607 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiruhilekoan: 2,788876 euro/m³.

4. tarifa ("Erabilera konbinatua") nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, etxebizitza motagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, bertan egiten ahal bada aukeren erabilera konbinatua. Subjektu pasiboak ezin du jarri banakako kontagailurik erabilera posible bakoitzerako.

Baldin etxebizitza batean aldi berean izan badaitezke 4.1 eta 4.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak, aplikatuko zaio hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa, eta, zalantza izanez gero, beti 4.2 tarifa.

Familia ugarikoa dela frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskabidea.

2. Familia ugariaren txartela.

Mairagako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du ea betetzen ote diren egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

5. tarifa.–Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,557774 euro/m³.

6. tarifa.–Mankomunitateko erakunde ofizialen erabilera, zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,557774 euro/m³.

7. tarifa.–Udal zerbitzuen erabilera, Mankomunitatetik kanpoko erakunde ofizialetan, zisterna bidezko hornidura barne: 0’863839 euro/m³.

8. tarifa.–Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: 2,799817 euro/m³.

Baratzeko erabileran eta erabilera konbinatuetan, ihes batek gehiegizko kontsumoa eragin badu, gehiegizko kontsumo horri aplikatuko zaio tarifaren erdia, eta gutxienez ere 0,557774 euro/m³; betiere, abonatuak behar bezala frogatu beharko du ihes hori, Zuzenbidean onartzen den edozein frogaren bidez.

Tarifa horien "hiruhilekoko" erreferentziak esan nahi du ezarritako tarteen kontsumoak dagozkiola neurketa-kontagailuaren 90 eguneko aldiari. Hiruhileko batean fakturatu beharreko kontsumoen kasuan, baldin eta kontsumo horien irakurketa-aldia ez bada adierazitako 90 egunetakoa, tarifak aplikatzeko kontsumoak hainbanatuko dira, irakurketa-egunen arabera.

4.–Ordenantzaren 4.d) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

a) Kontratazio berrietan: kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi, eta 7,25 euro, administrazio-gastuengatik.

b) Titulartasuna aldatzeko: 6,91 euroko kopuru finkoa.

5.–Ordenantzaren 4.e) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

–Eraikin berriak eta zaharberritzekoak, m² erabilgarrien arabera (proiektua): 0,863839 euro/m².

–Baratzeak. Kopuru finkoa: 326,81 euro.

–Suteak. Kopuru finkoa: 117,08 euro.

Kasu guztietan, erabilitako materialen kostua erantsiko da, %20 igota, gastu orokor eta zeharkako gastu gisa.

6.–Ordenantzaren 4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitatea.

Kontsumitutako edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0,89 euro kobratuko da (gutxienez astebete eta 4 m³-ko gutxieneko bolumena astean).

7.–Ordenantzaren 4.g) eta 4.h) artikuluetan ezarritako zerga-egitateak.

Ikuskapen irteera edo bisitaldi bakoitzeko, 63 euro kobratuko da.

8.–Murriztapen berezia izanen da, baldin eta jasotzen bada lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa, edo hura baino txikiagoa.

Ordenantza honen 4. artikuluko a), b) eta c) ataletan ezarritako zergapeko egintzei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira, oro har aplikatzen direnen aldean, baldin ordaintzera behartua dagoena bada soldata baten edo gizarte segurantzako laguntza baten onuraduna, eman diona Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak, betiere haren zenbatekoa ez bada lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa.

  • Edo lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,2 baino gehiago ez bada, ezkonduta dagoenean edo antzeko bizikidetza harreman bat duenean, bien guztirako diru-sarrerak batuta,
  • Edo lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,5 baino gehiago ez bada, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian dauden edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba desgaitasundunak).

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murriztapen berezi horretarako eskubiderik izanen, baldin eta beste diru-sarrera batzuen bidez urtean gainditzen bada lanbide arteko gutxieneko soldata, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen 25.000 euro baino handiagoa, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta beste ziurtagiri batzuk ere, frogatzen dituztenak eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak.

4. Udal Erroldaren bizikidetza-ziurtagiria.

Betiere, murriztapen bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuan.

Mairagako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du ea betetzen diren murriztapen berezi horretarako eskatutako baldintzak, eta kendu eginen ditu baldintza horiek betetzeari utzi dioten onuradunak, bai eta egiaztatzeko agiriak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Iragarkiaren kodea: L2402200