37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

Zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateak, 2023ko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araxes Garaiko Mankomunitaterako zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia paratuta, 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eta mankomunitate honetako iragarki-taulan. Inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu eta horren ondorioz ordenantza behin betiko onetsita dago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

6. artikulua. Ordenantza honek ezarri eta araututako tasak zatiezinak dira, eta tarifa hauen arabera jasoko dira, BEZa barne dela:

B tarifa.–Tarifa arrunta: etxebizitza partikularrak, urtean behin: 70,29 euro urtean.

C tarifa.–Tarifa mistoa: etxebizitza, merkataritzako lokala duena: 114,01 euro urtean.

D tarifa.–Tarifa berezia: lantegiak, tabernak, jatetxeak etab.: 155,48 euro urtean.

Arribe-Atallun, 2024ko otsailaren 2an.–Lehendakaria, José María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2402154