37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2024. urteko karga-tasak

Sunbillako Udalak, honako hau erabaki zuen 2024ko otsailaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete dadin, azaroaren 3an egindako ohiko bilkuran onetsitakoa aldatzen duena.

1. 2024. urteko zerga-tasa hauek onestea,

–Hiri-lurraren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa (kuota bakarra): %0,22 katastroko balio garbien gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obraren kostu efektiboaren gaineko %4an mantentzea (exekuzio materialaren aurrekontua).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %15.

1.2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gaineko 1,4ko indizea mantentzea.

1.3. Erregelamenduzko tramitea ematea.

2. Erabaki hau 2024. urteko urtarrilaren batean jarriko da indarrean.

3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Sunbillan, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2402366