37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera. Ibilgailuak biltegiratzeko eraikina

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzaileak: Asier Vertiz Ancizar eta Lorea Babace Zabaleta.

Jarduera: ibilgailuak biltegiratzeko eraikina.

Tokia: kale Nagusia z.g., 2. poligonoko 247. partzela.

Sunbillan 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2402054