37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

Ordenantza, uraren erabilera arautzen duena produktu fitosanitarioen arloan. Hasierako onespena

Piedramillerako Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena uraren erabilera produktu fitosanitarioen arloan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Piedramilleran, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2402147