37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan (1. eta 8. sektoreak)

JOB 22-ENE-24 (24/SC).

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik espedientean jasoriko agiriak, eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1., 4. eta 8. artikuluetan,

ERABAKITZEN DA:

1.–Lur gaineko aparkatzea aldatzea zezen eskorten aldeko aparkalekuan ("Corralillos"), zeina 8. sektoreko eremu laranjan baitago, eta 1. sektoreko eremu laranja zabaltzea.

Hango aparkaleku-plazak erregulatuko dira ezarririk dauden orduetan, eta 1. eta 8. sektoreetako bizilagun-txartela edo jarduera komertzial, industrial edo profesionalekoa erakusten duten ibilgailuak denbora-mugarik gabe aparkatzen ahalko dira, bai eta gaitzen duen tiketa dutenak ere, ordaindu den denboran, eta gehienez ere egun batez.

2.–Eremua gaituko da bat etorriz erabaki honi erantsitako planoekin.

3.–Erabaki hau 2024ko otsailaren 1ean jarriko da indarrean."

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2401702