37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2024ko tarifa fiskalak, herri-lurren kanona eta egutegi fiskala

Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2024ko urtarrilaren 10ean egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

Tasak.

Tasa hauek onestea, 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko. Aurreko urteko tasak bere horretan utzi dira:

–Udal pilotalekua erabiltzeko tasak: 1,5 euro/fitxa.

Ur-horniduraren tasak.

1.–Kuota finkoa kontagailua alokatzeagatik: 7,08 euro urtean + BEZa.

2.–Horniduraren kuota finkoa: 0,93 euro/hilabete + BEZa.

3.–Tarifa, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

3.1. Etxeetan erabiltzeko horniduragatik.

a) Ekainetik irailera: 0,257 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

b) Urritik maiatzera: 0,129 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

3.2. Industrian erabiltzeko hornidura: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

4.–Kontagailurik ez duten etxebizitzetan: 10 m³-ren kuota hiruhilekoan.

5.–Hargune berria hornidura eta saneamendu sareetan: 200 euroko kuota bakarra + BEZa.

–Eremu publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak: festetako barrakak: 30 euro.

–Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 250 euro bizitegi-unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.

Herri-lurren kanona.

Erabaki da ez aldatzea herri-lurren kanonak 2024ko ekitaldirako; hortaz, aurreko urtekoak izanen dira indarrean. Hona hemen:

–Epaitza: 13 euro urtean.

–Lurzatiak: 12 euro urtean.

Egutegi fiskala.

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2024ko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak ordain daitezen, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan. Hona hemen egutegia:

–Ura (urritik maiatzera): ekainaren 1etik 30era.

–Ura (ekainetik irailera): urriaren 1etik 31ra.

–Zirkulazioaren gaineko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (lehen seihilekoa): apirilaren 1etik 30era.

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (bigarren seihilekoa): azaroaren 1etik 30era.

–Herri-lurretako belarrak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Herri lurzatiak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urriaren 1etik 31ra.

–Epaitzak: apirilaren 1etik urriaren 31ra.

Orotz-Betelun, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.

Iragarkiaren kodea: L2402013