37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2024rako karga-tasak

Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2024ko urtarrilaren 10ean egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

ERABAKIA:

Karga-tasa hauek onestea, 2024ko urtarrilaren 1eko ondorioekin:

–Lurraren kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra): %0,175.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Tasa: %22.

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Arauzko izapidea egitea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, jarri ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orotz-Betelun, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.

Iragarkiaren kodea: L2401748