37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Automobiletarako mekanika lantegia

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Satori Garaje sozietate mikrokooperatiboa.

Jarduera: automobiletarako mekanika lantegia.

Tokia: Mendikur industrialdea (1. poligonoko 1125. lurzatia), Orkoien.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Orkoienen, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2401890