37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2024ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024. urterako tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), indarreko testuaren arabera.

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Martzillan, 2024ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2402010