37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

3/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 9an, 3/2023 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3/2023 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2023 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 215.000,00 euro.

–Kreditu-gehigarriak:

EUROAK

Brigadako langileen ordainsariak

5.000,00

Hirigintzako aholkularitza

5.000,00

Argiteria publikoaren energia-gastua

40.000,00

Oinarrizko gizarte-zerbitzua, derrama

5.000,00

0-3 urteko zikloaren kudeaketa

5.000,00

Gimnasioa eta pilotalekua ustiatzea

6.000,00

Club Deportivo Lerinés elkartearendako dirulaguntza

2.000,00

Poligonoko araztegiaren energia elektrikoa

35.000,00

Araztegiaren kontrol operatiboa

20.000,00

Toki-garapenerako kuota

500,00

Enplegatuen gizarte-segurantza:

10.000,00

Igogailuen mantentze-lanak

6.000,00

Eraikinetako berokuntzako gasolioa

5.000,00

Telefonoen faktura

2.000,00

Bankuetako gastuak

5.000,00

Geserlocal (eragile exekutiboa)

3.000,00

Zerbitzu informatikoetako kontratua

3.000,00

Fotokopiak

1.000,00

Udal eraikinen energia elektrikoa

20.000,00

Osoko bilkurak grabatzea eta filmatzea

2.000,00

Gazteendako jarduerak

2.000,00

Brigadaren aparteko orduak

4.000,00

–Aparteko kredituak:

EUROAK

Zolatze proiektua (Toki Inbertsioen Plana)

20.000,00

Euri-uretarako proiektua (Toki Inbertsioen Plana)

7.000,00

Irakurgailu biometrikoa

1.500,00

FINANTZAKETA: 215.000,00 euro.

–Diru-sarrera handiagoak:

EUROAK

Araztegiko argiaren kostuaren itzulketa

35.000,00

Itzulketa araztegiko fakturan

20.000,00

–Diruzaintzako gerakina:

EUROAK

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

160.000,00

Lerinen, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2402055