37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako

Lekunberriko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024. urterako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lekunberrin, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

ZERGAK

Lurraren kontribuzioa: 0,2944.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ), aplikatu beharreko indizea: %1,4.

Gainbalioa: karga-tasa: %25.

Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko karga-tasa.

TASAK

Ur-horniduraren tasa

–Etxebizitzakoa, gutxienekoak:

  • 0,00 eta 5,00 m³ artean: 6,33 euro hiruhilekoan.
  • 5,01 m³ eta 10,00 m³ artean: 7,43 euro hiruhilekoan.

–Etxebizitzakoa:

  • 10,01 m³ eta 66,00 m³ artean: 0,611 euro/m³.
  • 66,01 m³ baino gehiago: 0,937 euro/m³.

–Obretako ura:

  • 1,30 euro/m³.

–Industriarako ura:

  • 0-10.000,00 m³: 1,15485 euro/m³.
  • 10.001,00-25.000,00 m³: 1,0912 euro/m³.
  • 25.001,00-40.000,00 m³: 1,0751 euro/m³.
  • 40.001,00-55.000,00 m³: 1,0670 euro/m³.
  • 55.001,00 m³ baino gehiago: 1,0031 euro/m³.

–Hargunearen tasa:

  • Etxebizitzak: 130,00 euro.
  • Industriak: 300,00 euro.

Orubeak garbitzeko eta mantentzeko tasak

–Tasa, belarra mozteagatik: 200 euro.

–Garbiketa egiteko tasa: 1,00 euro/m².

–Ordezko betearazpena: %150eko gehikuntza.

Latasa-Lekunberri garraioaren tasa

Udalek finkatuko dute urtero zerbitzuak ikaslearendako izanen duen kostua, Batzorde Mistoak aldez aurretik proposatuta:

–Latasa-Lekunberri garraioa: 474,79 euro.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak jartzeko eta beste aprobetxamendu berezi batzuk egiteko tasak

I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak eta beste erabilera eta aprobetxamendu batzuk.

Tasa kalkulatuko da honako kontzeptu hauek batuz:

–Baimen bakoitzeko edo aprobetxamendu baimengarri bakoitzeko: 50,87 euro.

–Herriko jabari publikoaren benetako erabileragatik: 0,09 euro/m² egunean.

II. epigrafea.–Lurzoruko erabilera edo aprobetxamendu bereziak egitea aldamioak instalatzeko, materialak edo egurra biltzeko eta antzeko beste instalazioak egiteko.

–Baimen bakoitzeko, urtean: 100 euro.

III. epigrafea.–Tokiko jabari publikoko erabilera edo aprobetxamendu bereziak egitea instalatzeko energia berriztagarriak sortu, bildu, banatu eta/edo garraiatzeko plakak, bateriak edo beste sistema batzuk.

–Herriko jabari publikoaren benetako erabileragatik: 0,01 euro/m² egunean.

Ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agur nahiz omenaldi zibilak egiteko tasak

–Ezkontza zibila egiteko: 60 euro.

–Agur edo omenaldi zibila egiteko: 60 euro.

Lehen zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Erabaki hau indarrean jarriko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Iragarkiaren kodea: L2401703