37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2024rako zerga-tasak

Elizagorriko Udalak, 2023ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024rako karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da 2024ko ekitaldian indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, urtero zehazten dena martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), bat etorriz lege horren 175.2 artikuluarekin.

b) Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %15.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkez daitekeela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Elizagorrian, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2402167