37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

298/2024 EBAZPENA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Mantentze-lanak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko abenduaren 15ean emandako 2619/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Mantentze-lanak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 2an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Mantentze-lanak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

Hirugarrena.–Agindua ematea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Iruñean, 2024ko otsailaren 5ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA ZERBITZUETAKO OLKO KUDEAKETARI IZATEKO LANPOSTU BAT (MANTENTZE-LANAK, B MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO ABENDUAREN 15EKO 2619/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

Onartuak:

ARRAIZ GIL, JAVIER

ARRUABARRENA POLITE, MAITE

DIEGO DIEZ, MARIA BEGOÑA

ELIZALDE MENDIBURU, AITOR

EQUIZA URTASUN, FERNANDO

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

MARTINEZ BALLARIN, IVAN

MERINO LOREA, IÑIGO

MITXAUS NIETO, IGOR

MONEO SANCHEZ-MARCO, JOSE LUIS

SAN EMETERIO GARCIANDIA, DANIEL

SAN MIGUEL ARTEAGA, PAULA

Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

CHIVITE MUÑOZ, OIER

Iragarkiaren kodea: F2402208