37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2024rako karga-tasak eta tasak

Jaurrietako Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak onetsi zituen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25, udalerriko higiezin guztietarako.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, mantendu egiten dira Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko tasak. Karga-tasak ere bere horretan segitzen du (%12).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.

–Bideen tasa: 6 euro etxebizitzako, eta 0,50 eurora igotzen da, landa-lurreko ondasun higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Ur-kontsumoaren prezio publikoa: bere horretan uzten da, hau da, 0,25 euro/m³/urte gehi %10 (BEZa), eta 27,50 euroko kuota finkoa gehi %10 (BEZa) hornidura bakoitzeko. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.

–Mahukako ura. Aziendarako eta nekazaritzarako: 30 euro urtean. Beste erabilera batzuetarako (baratzea, autoak eta bestelakoak): 15 euro urtean.

–Saneamenduko tasa: bere horretan geldituko da, hau da, 27,50 euro gehi %10 (BEZa), hargune bakoitzeko.

–Hilerria. Nitxoen 10 urteko emakida dohainik izanen da jende guztiarendako, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak.

Jaurrietan, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

Iragarkiaren kodea: L2402192