37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

2024ko tarifak

Itzalleko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2024ko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak eta, beraz, honela geldituko dira partidak eta zenbatekoak:

a) Belarra:

1. Ordainketa partikularrei: 0,2204 euro erreguko.

2. Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,4407 euro erreguko.

b) Edateko uraren eta ureztatzeko zerbitzuaren kanona: 119,88 euro paratutako kontagailu bakoitzeko (BEZa barne).

c) Saneamendu zerbitzuaren kanona: 59,95 euro paratutako kutxatila bakoitzeko (BEZa barne).

d) Ur kontsumoaren prezio publikoa: 0,105236 euro/m³ (BEZa barne).

e) Etxerako epaitzak: 0,105236 euro/m³ (BEZa barne).

f) Herritarrendako lanak:

1. Motozerrarekin: 89,56 euro eguneko (8 lanordu).

2. Arrunta: 78,42 euro eguneko (8 lanordu).

3. Ordu bat makineria, pala, etab. duen traktorearekin: 49,36 euro lanorduko.

4. Ordu bat traktorea bakarrik, atoiarekin garraiatzea, etab.: 0,96 euro lanorduko.

g) Kilometro-ordaina:

1. Mendi-ibilgailuan pistaz eta bidez: 7,78 euro bidaia bakoitzeko.

2. Ibilgailuan, errepidez: 0,36 euro kilometroko.

h) Sakristautzako zerbitzuaren haborokina: 70,13 euro hilean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Itzallen (Zaraitzu), 2024ko otsailaren 7an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2402199