37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

Ordenantza, arautzen duena oilagorra ehizatzeko txartela edukitzeko eskubidea, Itzalleko ehiza barrutian. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena oilagorra ehizatzeko txartela edukitzeko eskubidea, Itzalleko ehiza barrutian.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzallen (Zaraitzu), 2024ko otsailaren 7an.–Kontzejuburua, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2402198