37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

Epatzeko deia

Ikusi da Gonzalo Palacios Samperrek eta Teodosia Samper Ilinchetak jarritako 23-02075 gora jotzeko errekurtsoa, Urraulgoitiko Udaleko 9. poligonoko 6. lurzatiaren jabetzari buruzkoa, Itzalleko Kontzejuko buruaren irailaren 12ko 4/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori Itzalleko auzotarren batzarrak, 2023ko abuztuaren 26ko osoko bilkuran, hartutako erabakiarekin bat etorri zen. Haren bidez, ezetsi zen Gonzalo Palacios Samperrek eta Teodosia Samper Ilinchetak Kontzejuari egindako eskaera, zeinak helburu baitzuen aitortzea Urraulgoitiko Udaleko katastroko 9. poligonoko 6. lurzatiaren jabeak direla.

EBAZTEN DUT:

–Erabaki horren administrazio-espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea.

–Ebazpen honen berri ematea espediente horretako interesdun guztiei, eta haiek epatzea hamar egun balioduneko epean Administrazio Auzitegi horretan ager daitezen.

Itzallen (Zaraitzu), 2024ko otsailaren 1ean.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2401899