37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Itzagaondoko Udalak, 2023ko azaroaren 28an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen onartutakoen behin betiko zerrenda onestea, ez baitzegoen kanpoan utzitako eskatzailerik.

Udalerriko bazkaleku batzuetarako eskaerarik egon ez zenez, 15 eguneko epea ezartzen da, erabaki hau argitaratzen denetik aurrera, onartutako eskatzaileek adjudikatu gabe geratu diren bazkalekuetarako eskaerak aurkez ditzaten. Bazkaleku horiek ere herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez emanen dira.

Hauek dira adjudikatu gabe geratu diren bazkelakuak:

BAZKALEKUA

BAZKALEKUAREN BALIOA 2023AN

ITZAGAKO FAZERIA

2.019,17 euro

GERGETIAIN

710,66 euro

IDOATE-LIZARRAGA

3.512,67 euro

INDURAIN

3.257,48 euro

ERRETA

1.623,43 euro

TURRILLAS

3.550,13 euro

ZUHATZU

3.875,64 euro

Itzagaondoan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2402099