37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2024rako tasak aldatzea. Behin betiko onespena

Ibargoitiko Udalak, 2023ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko tasetan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

–Uraren sare orokorrera lotzeko kuota: 240,00 euro.

–Saneamendu sarera lotzeko kuota: 240,00 euro.

–Kontagailuaren alokairua: 7,00 euro urtean.

–Kuota finkoa, kontsumoagatik: 20,00 euro urtean.

–Ur kontsumoaren tarifa: 0,20 euro/m³.

–Saneamenduko kuota: Nafarroako Gobernuak finkatzen duen prezioa.

Idotzinen, 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2401996