37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, Eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2024ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarran eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Lizarran, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2401698