37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako

Deikazteluko Udalak, 2024ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

2024an indarrean izanen diren zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren kontribuzioa: %0,18.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,35 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Sortzealdiaren araberako karga-tasak:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,528

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,40

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

–Karga-tasa bakarra sortzealdi guztietarako: %15.

Gainerako tarifa, tasa eta prezio publikoek lehen zeuden bezala segitzen dute indarrean.

Deikaztelun, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.

Iragarkiaren kodea: L2401826