37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera. Isterria hezkuntza bereziko ikastetxea

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Nafarroako Kutxa Fundazioa.

Jarduera: Isterria hezkuntza bereziko ikastetxea.

Tokia: 4. poligonoko 290. lurzatia, Ibero.

Oltza zendean, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2402171