37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko udal lokala

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Sustatzailea: Cabanillasko Udala.

Jarduera: erabilera anitzeko udal lokala.

Tokia: Udaletxeko plaza (1. poligonoko 88. lurzatia, Cabanillasen).

Cabanillasen, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2402190