37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2024rako zerga-tasak

Berriozarko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024tik aurrera aplikatu beharreko karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Erabakia 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, eta legez ezarritako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egin gabe; hortaz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hala, osorik argitaratzen dira 2024rako zerga-tasak.

Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zerga-tasetan eta prezio publikoetan egindako aldaketak indarrean jarriko dira aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta indarrean egonen dira berariaz aldatu edo indargabetu arte.

Berriozarren, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

NAHITAEZ ORDAINARAZI BEHARREKO UDAL ZERGETARAKO KARGA-TASAK ETA HAZTAPEN INDIZEAK

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,34ko karga-tasa.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko karga-tasa.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal-kuoten indize zuzentzailea %1,40ra igotzea.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: 2024rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak ezarriko dira legezko gehienekoaren arabera, zeina urtero zehazten baita martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

–Karga-tasa: %25.

5.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: karga-tasa: 0,50, lehen urtean. %1 bigarren urtean; eta %1,5 hirugarren urtean eta hurrengoetan. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iragarkiaren kodea: L2401691