37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Honako hau indargabetzea: ordenantza, arautzen dituena Berriogoitiko eta Artikako 0-3 urtekoentzako haur eskolak. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko azaroaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea honako ordenantza hau: ordenantza, arautzen dituena Berriogoitiko eta Artikako 0-3 urtekoentzako haur eskolak.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2401997