37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ordenantza, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu historikoetarako

Basaburuko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen ordenantza bat, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu zahar edo historikoetarako eta, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, osorik ematen da argitara.

Basaburuan, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

ORDENANTZA, HOBARIAK ARAUTZEN DITUENA ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ZERGAN IBILGAILU HISTORIKOETARAKO

1. artikulua. Izaera eta oinarriak.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean derrigorrez ezarria. Zerga hori ordenantza fiskal honen bidez arautuko da, eta ordenantzaren arauak aipatu foru arauaren 159.etik 166.era bitarteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari atxikitzen zaizkio.

2. artikulua. Definizioak.

Ordenantza honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ibilgailu historikotzat joko dira 25 urtetik edo hortik gorako antzinatasuna dutenak eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak hala kalifikatu dituenak.

Ibilgailu historikoen kalifikazioa eduki gabe 25 urtetik edo hortik gorako antzinatasuna dutenak ibilgailu zahartzat joko dira ordenantza honen aplikazioaren ondorioetarako.

3. artikulua. Hobariak.

1.–Hobari hauek aplikatuko dira trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan:

–Ibilgailu zaharrek %50eko hobaria izanen dute trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.

–Ibilgailu historikoak salbuetsita egonen dira trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik.

2.–Ordenantza honetan ezarritako hobariak eta salbuespenak erregutuak izanen dira, eta interesdunek horiek ematea eskatu beharko dute, baldin eta aldez aurretik baldintzak betetzen badituzte eta Udalari egiaztatzen bazaio horiek emateko eskatutako baldintzak betetzen direla. Horretarako, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Zirkulazio-baimenaren kopia.

–Ibilgailuaren ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia. Txartelean, hala badagokio, ibilgailuaren erreforma eta haren data adieraziko dira.

–Ibilgailu historikoaren kalifikazio-agiriaren kopia, halakorik badu.

3.–Hobariek eta salbuspenek ondorioak izanen dituzte, halakorik bada, zein zergalditan eskatu diren, haren hurrengo zergaldian, hain zuzen.

Iragarkiaren kodea: L2401894