37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. artikuluan. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2023ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Aurizko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. artikuluan.

Erabakia argitaratu zen 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, eta jendaurreko aldian inork ez zuenez erreklamaziorik aurkeztu, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Auritzen, 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Irigaray Osés.

ONETSITAKO ALDAKETA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16.c) artikuluaren aldaketa

16. artikulua. Oro har, Aurizko herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia-unitateetako titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

c) Benetan eta jarraian bizitzea Auritzen urtean bederatzi hilabetez gutxienez. Epaitzen aprobetxamendurako, hamabi hilabeteetan bizi beharko da bertan, salbu eta ospitaleraturik egoten bada.

Auritzen, 2024ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Unai Irigaray Osés.

Iragarkiaren kodea: L2402020