37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, 1/2023 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aurrekontuaren aldaketa hori, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

APARTEKO KREDITUA

GASTUAK:

–1611 632000 Urepelgo iturburuko ura hartzeko etxola konpontzea (aparteko kreditua): 42.296,99 euro.

DIRU-SARRERAK:

–Diruzaintzako gerakina: 14.296,99 euro.

–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (7508002): 27.964,95 euro.

Eritze Atetzen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2402102